XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Gose bazara
- Hiru egun dira bila nabilela, baina ez dut ezertxo topatzen.
- Jan orduan sakeleko azala.
- Lehendabiziko azala janda daukat; baina bigarrena gogorregia da eta ezin dut zulatu.
- Baina jan egin duzu benetan?...
- Tximutxo zikina!.
- Zaude
Bitartean, gau ilundu zuen.
Eta hura bai izugarria eta madarikatua!.
Hodeitzarrez estalirik agertzen zen zerua; euria eta trumoia ari zuen; basoko arbolak, haize oso zakar batek astindurik, zabuka, txilioka eta irrintzika ari ziren, beste hainbeste arima galdu balira bezala.
Gauerdi puntu-puntuan heldu zen Zintzurlehor
Jo zuen atea behin, birritan, hirutan; baina ez zion inork Erantzun.
- Ireki, Argizari!... Ireki... Ni naiz!.
Argizari zen ostalariaren izena; eta denek hala esaten zioten, bere soin argal-argal, luze-luze eta zurbil-zurbilagatik, ezko horizko argizari baten antz oso-osoa zuelako.
Ostatua egunez bakarrik eduki ohi zuen irekita.
Ilundu bezain laster, Argizarik, arazorik eta estualdirik ez izatearren, atea badaezpada itxi, sua eta argiak itzali, eta oheratu egiten zen.